top of page

Saioaren iraunpena 

 

Saioaren iraupena 40 minututakoa izango da gutxi gorabehera, umearen interesaren arabera. Jolasarako 20-25 minutu erabiltzen dira eta gainontzekoa materiala antolatzeko.

 

Haurrak askatasun osoz ariko dira objektuekin jardunean, aztertzen eta
bakoitzak bere modura konbinatzen.

 

Saio hauek astean bi aldiz egitea komenigarria litzateke eta 20-30 minutuko
iraupena izango dute. Iraupena malgua izango da, haurren jarreraren arabera. Haurrak
aspertzen hasten badira edota interesa galdu dutela jabetu bagara, saioa bukatutzat
emango da. Gustura ari badira aldiz, pixka bat luzatu daitezke baina, jasotzerako
orduan ere gustura arituko direla ziurtatuz

Lekua

 

Ikasgelaren espazioa zabala  izango da, umearen arreta desbideratu ahal duten materialak saihestuz. Beharrezkoa da ere eten gabeko giro lasaia  sortzea.

bottom of page