top of page

Fisikoki egotea segurtasuna emateko

• Saioa prestatzea

• Saioaren zehar:

– Behaketa jarrera eta, une puntualetan eskua hartzeko prest egotea.

– Prest baina, jardueran oztopatu gabe, haurraren ekintzak hitzez adierazi gabe.

 

• Interesaren falta nabaritzen denean jasotzera gonbidatzea:

– Objektu bakoitza bere poltsa egokian sartzea: sailkapen-jarduera

– Materialaren izena, kantitatea eta kokapena haiei esateko aprobetxatzea (azpian bi tapoi daude...)

 

 

 

Zer behatu behar da eta zergatik?

 

  • Umeak aktiboak dira? -Materialak konbinatzen ditu edo jolasa apurtzen dute? Zergatik?

  • Berezko ekimena dute edo ekintzetan helduaren orientabideak eta animoak behar dituzte?

  • Jardueran kontzentratzen dira? Entretenitzen dira? Denbora guztia kontzentraturik daude? Haur bakoitzaren jarduera aldatzen da? Materialaren arabera aukera berririk aurkitzen du  ala objetu batekin edo ekintza batean gelditzen da?

  • Proposatutako materiala egokia da? Gehiegi dago? Ez da nahikoa? Objetu hoien aukeraketak esploratzera eramaten ditu umeak edo ez da motibagarria? Umeek ulertzen dute eskatzen dena? Helduari objetuak eramatea? Boltsa batean sartzea?...

  • Helduak asko hitz egiten du? Gutxi? Zergatik?

  • Jolasaren arauak saio guztien zehar ea ulertzen duten konprobatzeko, zer erabiltzen da umearen aurrerapena konprobatzeko? Giroa behar den lasaia da? Ez? Zergatik? 

 

Zer lortzen du jolas heuristikoak?

Jarraian egitean umeek hurrengoa lortuko dute:

  • Bere pentsamenduaren egituraketan pauso handia aurrera ematea.

  • Gertaerak eta hizkuntzarekiko gertaera zehatzak erlazionatzen dituztenez, ahozko ulermenaren ahalmena handitzea.

  • Objektuekin eta helduaren orientazioekin arreta erakartzen dute bere jarduerara.

  • Maneiatzen dituzten materialen ezaugarri batzuk ezagutzea eta haien artean kontaktuan jartzen direnean nola jokatzen duten.

  • Autonomoki lan egitea bakoitzaren erritmoa jarraituz eta aske materialaren aukeraketa.

  • Arrakasta-sentimenduak esperimentatzen dituzte .

  • Materialak zaintzea eta errespetatzea.

  • Onartzea eta beste ume batzuen presentzia aktiboa errespetatzea.

  • Helduarekiko kolaborazioa estimulatzen duen jarduerako mota bat praktikan jartzea.

  • Giro lasaia eta isilia mantentzea jarduera aurrera eramateko era positiboan.

  • Haien arteko eraso gabeko giroa izatea.

  • Lan egiteko ohiturak hartzea.

bottom of page